'egunkaria auzia'

Euskal zinemak 'Egunkaria libre!' esan du, Kursaalen

Auziaren aurkako elkarretaratzea egin dute aktoreek, zuzendariek, ekoizleek eta gidoigileek gaur, Donostian. "Auzi hau astakeria da eta bertan behera utzi dezatela eskatzen dugu". Beste hainbat lagun ere izan da bilkuran. Gaur zortzi kirol arlokoen ekimena izango da.
Euskal zinemako hainbat kideek 'Egunkaria libre!' lelopean bildu dira Kursaal atarian, egunotan Donostiako Zinemaldia dela probestuz.

Berria -

2009ko irailak 25
Ramon Agirre, Egoitz Lasa, Asier Hernandez, Ainhoa Aierbe, Jose Ramon Fachado, Mikel Beraetxe, Iake Irastortza, Arantxa Gurmendi, Teresa Calo, Anartz Zuazua eta Tesa Andonegi aktoreak, Koldo Almandoz, Telmo Esnal, Asier Altuna, Patxi Barco eta Eneko Olasagasti zuzendariak eta Angel Amigo eta Jose Luis Rubio ekoizleak bildu dira, besteak beste, gaur eguerdian, Donostian, =iEgunkaria auzia=i-ren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean. =iEgunkaria libre!=i lelopean, Kursaal atarian egin dute bilkura, egunotan Donostiako Zinemaldia dela probestuz. Euskal zinemako kideek beraiek eduki dute pankarta, auzipetu batzuekin batera. "Auzi hau astakeria da eta bertan behera utzi dezatela eskatzeko elkartu gara hemen", esan du Ramon Agirrek, denen izenean. Miraz Bezar zuzendari kurduak eta Hakan Karsak aktore kurduak ere hartu dute parte bilkuran. Zinemaldian eman duten =iMin dt / The Children of Diyarbakir=i filmeko zuzendaria eta aktorea dira. Aldiz, Mikel Olaziregi Donostiako Zinemaldiko zuzendaria ez da izan. Egunkariaren Alde Elkarteak deitu du ekimena, eta denera 150 bat lagun bildu dira. Han zeuden, halaber, =iEgunkaria=i-ko auzipetuak, Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria, Pello Zubiria eta Jaime Otamendi kazetariak -hedabideetako kide ugari zegoen-, Fermin Muguruza eta Arkaitz Martinez musikariak, Joxe Agustin Arrieta, Jesus Mari Olaizola =iTxiliku=i eta Joxe Manuel Odriozola idazleak, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Euskara eta Kultura diputatua, ordezkari politikoak (Aralarretik, kasu, Jon Abril koordinatzailorde eta =iEgunkaria=i-ko langile ohia izan da)... Ordu laurdena iraun du elkarretaratzeak. Hurrengo ostiralean kirol arlokoen ekimena izango da. =bEpaiketa, aste batzuk barru=b Azaroan hasiko da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta. 12 eta 14 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte haien aurka, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. =iEgunkaria=i-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen hasi dira, gizartea mobilizatzeko asmoz. Herri batzordeak sustatu nahi dituzte, epaiketarako dirua bildu, mobilizazioak antolatu... =b2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'=b 2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak =iEgunkaria=i euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila. Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna