Aurten BERRIA.INFOk Donostiako Zinemaldiarekin webgune berezia egin du lehen aldiz -azalean tarte berezia ere izan du-, eta horrek eduki du eraginik irakurleen artean, BERRIAren atari digitalak Zinemaldiaren garaian iaz baino jarraipen handiagoa izan duelako. Hain zuzen, aurten BERRIA.INFOko bisita kopurua %51,54 hazi da joan den urtetik -101.297 bisita izan dira zortzi egunetan- eta ikusitako orrialdeena %34,23 -215.940 orrialde zortzi egunetan-.
BERRIA.INFOk eguneko albisteak, argazki bilduma, bideoak, blog kolektiboa eta abar egin ditu Zinemaldiari buruzko webgunean. Zuzeneko bideo emanaldi bat ere egin zuen: irailaren 18an, Brad Pitt aktorearen eta Quentin Tarantino zuzendariaren prentsaurrekoa.
Iruñeko sanferminekin ere webgune berezia egin du aurten, eta orduan ere hazkunde handia eduki zuen.
komunikabideak