Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

politika

Egibar: "Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik"

Ezker abertzaleko kidea atzera espetxean egotea "denentzat porrota" da, EAJko buruzagiaren iritziz. Espainiako Estatuaren estrategia Lizarra-Garazi garaitik datorrela uste du, "egoera ez zuelako kontrolatzen, eta orduan esan zuen: 'Horrelakorik gehiago ez sekula santan'".

Berria -

2009ko urriak 21 19:24
Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen ustez, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea berriz ere kartzelan egotea "denentzat porrota" da. "Eta sentitzen dut hau esatea baina, [Espainiako] Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik". Euskadi Irratian egin ditu adierazpenok, gaur arratsaldean, =iMezularia=i saioan. Estatuaren apustu hori 1998tik dator, jeltzalearen iritziz, Lizarra-Garazi garaitik, "egoera ez zuelako kontrolatzen, eta orduan esan zuen: 'Horrelakorik gehiago ez sekula santan'". Estatuak abertzaleei "neurria hartuta" diela uste du Egibarrek. Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste kartzelatuen bezala pentsatzen dutenek "pausoak ematen segitu beharko lukete", Egibarren arabera. "Niretzat, alderdi abertzaleak ez dira arerio. Beste kontu bat da bidea elkarrekin egingo dugun edo ez". ETA dagoen prozesu politikorik ez duela nahi adierazi du. "ETAk politikari bidea eman behar dio, herri honi zorra diola aitortuta".

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...