Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentearen ustez, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea berriz ere kartzelan egotea "denentzat porrota" da. "Eta sentitzen dut hau esatea baina, [Espainiako] Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik". Euskadi Irratian egin ditu adierazpenok, gaur arratsaldean, Mezularia saioan.
Estatuaren apustu hori 1998tik dator, jeltzalearen iritziz, Lizarra-Garazi garaitik, "egoera ez zuelako kontrolatzen, eta orduan esan zuen: 'Horrelakorik gehiago ez sekula santan'". Estatuak abertzaleei "neurria hartuta" diela uste du Egibarrek.
Otegi, Rafa Diez eta ezker abertzaleko beste kartzelatuen bezala pentsatzen dutenek "pausoak ematen segitu beharko lukete", Egibarren arabera. "Niretzat, alderdi abertzaleak ez dira arerio. Beste kontu bat da bidea elkarrekin egingo dugun edo ez".
ETA dagoen prozesu politikorik ez duela nahi adierazi du. "ETAk politikari bidea eman behar dio, herri honi zorra diola aitortuta".
politika
Egibar: "Estatuaren apustua zein den ikusita, Otegi ez da urteetan aterako kartzelatik"
Ezker abertzaleko kidea atzera espetxean egotea "denentzat porrota" da, EAJko buruzagiaren iritziz. Espainiako Estatuaren estrategia Lizarra-Garazi garaitik datorrela uste du, "egoera ez zuelako kontrolatzen, eta orduan esan zuen: 'Horrelakorik gehiago ez sekula santan'".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu