Albistea entzun

egunKARIA AUZIA

Idazleek eta argitaletxeek ere 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketa salatu dute

Fito Rodriguez, Anjel Lertxundi, Hasier Etxeberria, Joxe Austin Arrieta, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Jorge Gimenez, Jose Mari Esparza, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Aizpea Goenaga, Gorka Arrese, Joxe Mari Sors eta beste hainbat batu dira gaur, Donostiako elkarretaratzean, 'Egunkaria libre!' lelopean. Aste batzuk barru hasiko da epaiketa eta bost auzipetu daude.
'Egunkaria libre!' lelopean bildu dira idazleak eta argitaletxeen ordezkariak Donostian.

Berria -

2009ko urriak 23
Fito Rodriguez (Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria), Anjel Lertxundi, Hasier Etxeberria, Joxe Austin Arrieta, Xabier Mendiguren (Elkar argitaletxea), Karmele Jaio, Mariasun Landa, Jorge Gimenez (Alberdania), Jose Mari Esparza (Txalaparta), Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Gotzon Barandiaran, Joxean Agirre, Aizpea Goenaga, Eider Rodriguez, Gari Berasaluze, Xabi Borda, Gorka Arrese (Susa), Mikel Elorza (Susa), Uxue Alberdi, Olatz Osa (Elkar), Jose Mari Sors (Elkar), Pello Elzaburu (Pamiela), Jon Alonso, Angel Rekalde... eta beste hainbat idazle eta argitaletxeetako ordezkari izan dira gaur Donostian, =iEgunkaria=i-ren epaiketaren aurkako elkarretaratzean. =iEgunkaria libre!=i lelopean egin dute bilkura, Bulebarrean, 13:00etatik aurrera. Auzipetuak ere bertan izan dira, baita beste hainbat lagun ere; tartean, Joanmari Larrarte (EKTko kontseilari ordezkaria) eta Joxean Lizarribar (EKTko administrazio kontseiluko lehendakaria). Azkeneko asteetan euskal zinemako hainbat lagunek, kirolariek, politikariek eta bertsolariek egin dituzte auziaren kontrako elkarretaratzeak. =bBost auzipetu=b =iEgunkaria=i auziko sumario nagusiko epaiketa azaroan hasiko da -kazetaren itxierarena-, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, I˝aki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Epaiketaren hasiera eguna jartzeke dago oraindik. =bJoan Mari Torrealdai.=b 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka. =bI˝aki Uria.=b 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa. =bTxema Auzmendi.=b 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa. =bMartxelo Otamendi.=b 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa. =bXabier Oleaga.=b 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran). =iEgunkaria=i-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen dabiltza, gizartea mobilizatzeko. Herri batzordeak sustatzen ari dira, epaiketarako dirua biltzen, mobilizazioak antolatzen... =b2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'=b 2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak =iEgunkaria=i euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, I˝aki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila. Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Seiek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.