munDUA

Angela Merkel Alemaniako kantziller hautatu dute, berriro

Bigarren aldia da kargurako hautatzen dutena. Hala ere, aurreko agintaldian ez bezala, liberalekin osatu du koalizioa oraingoan.

2009ko urriaren 28a
20:11
Entzun 00:00:00 00:00:00
Alemaniako Parlamentu federalak Angela Merkel aukeratu du kantziller izateko, gaur. Merkelek kantziller kargua bigarrenez beteko du -azken lau urteetan bera egon da agintean-. Aldeko 323 boto, kontrako 285 eta lau abstentzio jaso ditu.

Hala ere, aurreko lau urteetan Merkel buru duen CDU/CSU alderdiak Alderdi Sozialdemokrata (SPD) izan du gobernu kide, baina oraingo honetan, FDP Alderdi Liberalarekin osatuko du koalizioa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA