Albistea entzun

euskara

'Euskalgintzaren mapa' aurkeztu du Kontseiluak

Lanabes horrekin, Euskal Herrian euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi dituzte, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi duenez.

Berria -

2009ko azaroak 17 18:58
Euskal Herrian euskalgintza non dagoen antolatuta eta zertan ari den argitzeko =iEuskalgintzaren mapa=i aurkeztu du gaur Kontseiluak. Horren bidez, "euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari diren elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta beraien arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini", Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez. Kontseiluak 2007ko irailean ekin zion egitasmoaren antolaketa eta diseinu orokorrari eta orain dagoeneko amaituta dutenean, euskalgintzako erakundeentzat beren lanean mesedegarri izatea nahi du Kontseiluak, "nork, zer, non eta nola egiten duen erakutsiko duelako". =lwww.euskalgintza.org==http://www.euskalgintza.org/=l helbidean kontsulta daiteke =iEuskalgintzaren mapa=i. Mendigurenek gaineratu du, mapa horrek "indarguneak eta ahulguneak detektatzen lagunduko" duela eta horrela, "non gauden indartsu eta non ez; zergatik gauden indartsu eta, beraz, zer egin litekeen ahul gauden lekuetan oinarria sendotzeko" zehaztuko duela. Erabiltzaile arruntari, berriz, "euskararen unibertso zabalaren kontzientzia hartzeko aukera emango dio". Lanabesa sortzerako garaian, lankidetzan oinarritu direla adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak. "Informazioa bertatik bertara eskuratu dugu, herri bakoitzeko euskalgintzak osatuta". Aurrera begira ere lankidetza horrekin jarraitzea nahi dute eta beraz, "euskalgintzako erakunde eta kideei nork bere herriko datuak sartu edo berritzeko" deia luzatu die. Gainera, berritasunari eta eguneratzeari garrantzia berezia eman nahi diotela nabarmendu dute gaurko aurkezpenean. Zigor Etxeburua Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoaren arduradunaren arabera, "hau ez da une jakin bateko egoerari erantzuteko xedez sortzen den zerbitzua. Ez dago itxita, dinamikoa da eta etorkizunean datu baseko informazioa aldatzeko modua izango du. Gaurtik bertatik".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeia matxistaren aurkako protesta bat, Getxon, artxiboko irudian ©berria

Algortako mugimendu feministako bi kide ikertzen ari dira desobedientzia delitu larriagatik

Irati Urdalleta Lete

Algortako Portu Zaharreko jaietan ziztatu egin zutela salatu du neska batek, eta, Ertzaintzaren arabera, ez zioten utzi neska artatzen; mugimendu feministako kideek ziurtatu dute ertzainekin adostu zutela nola jokatu.

Gaurko manifestazioa Bilbon ©Monika del Valle / FOKU

Emakume afganiarrak «ez ahazteko» eskatu dute Bilbon

Nagore Arin - Lide Egizala Urteaga

Talibanek agintea hartu eta urtebetera, elkarretaratzea egin dute Bilbon, Emakume Afganiarren Eskubideen Aldeko Elkarteak antolatuta.

Osunaren Sadar futbol zelia, artxiboko irudi batean ©Iñigo Uriz / FOKU
Istripua gertatu zen lekua, atzo, Sorian (Espainia). ©Aiurri.

21 urteko andoaindar bat hil da trafiko istripu batean, Sorian

Berria

Astelehen goizean gertatu zen ezbeharra. Zaurituta gertatu dira beste hiru gazte, 20 eta 22 urte bitartekoak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...