Albistea entzun

Afganistan

Hamid Karzaik zin egin dio presidente karguari

Presidente bozen bigarren itzulirik egin gabe aukeratu zuten Karzai presidente, Abdula Abdula beste hautaiak bozetara ez aurkeztea erabaki ostean.

Berria -

2009ko azaroak 19
Ustelkeriaren aurka egin eta armada indartuko dituela adierazi du Hamid Karzai Afganistango presidenteak karguari zin egin dionean. Datozen bost urteetan, berriro, presidente izango da Karzai. Presidente bozen bigarren itzulirik egin gabe aukeratu zuten Karzai presidente, hil honen hasieran. Izan ere, presidente izateko beste hautagaiak, Abdula Abdulak bozetarako lehiatik erretiratzea erabaki zuen, haren ustez "hauteskundeek ez diotela lagunduko prozesu demokratikoari". Hauteskundeen lehen itzulian Karzai izan zen garaile %49,67ko babesarekin, baina bozen erdia baino gehiago lortu ez zuenez, bigarren itzulia beharrezkoa zen. Karzaik ez du baztertu Abdularekin koalizio gobernua osatzea. Horrek batasun itxura emango liokeelako aginteari, eta baita herritarren sostengu handiagoa ere nazioarteko tropen misioari. Presidente karguari zin egin dion unean izan dira, Hillary Clinton, David Miliband eta Bernard Koucher AEBetako, Erresuma Batuko eta Frantziako Estatu idazkariak, hurrenez hurren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Letoniako armadako soldadu bat, Bielorrusiarekiko mugan, burdin harizko hesi labanaduna altxatzen. ©VALDA KALNINA / EFE

Zigor gehiago Bielorrusiari

Gorka Berasategi Otamendi

Bruselak Lukaxenkoren gobernuaren kontrako neurri «murriztaileagoak» hartuko ditu, migratzaileei EBrako bidea errazteagatik. Mugetan hesiak finantzatzearen aurka mintzatu da Von der Leyen
 ©Maialen Andres, FOKU

“Gure taldearen gisakoek alde egitea nahi du Greziako Gobernuak"

Maria Ortega Zubiate, Gipuzkoako Hitza

Elkarte gastronomikoetako lapiko eta zartaginen artean hasi zen sukaldean Garcia Amiano; gaur egun, Europara sartzeko zain dauden milaka iheslariri ematen die jaten. Gastronomia bokaziotik militantziara eramanez egin du ibilbide luzea.

Gazte batzuk koronabirus proba egiteko zain, Moskun. ©MAXIM SHIPENKOV / EFE

Egunean mila hildakotik gora eragiten ari da COVID-19a Errusian

Arantxa Elizegi Egilegor

Moskun, oinarrizkoak ez diren zerbitzuak ixteko agindu dute azaroaren 7ra bitartean. Erresuma Batuan beste 40.000 kasu baino gehiago zenbatu dituzte hamargarren egunez
Guantanamoko atxilotze gunearen aurkako protesta bat, 2019an. ©EFE

AEBetako epaile batek ebatzi du preso bat legez kanpo dutela Guantanamon

Igor Susaeta

Asadullah Haroon Gul afganiarrak hamalau urte daramatza preso gune horretan. Magistratu federal batek defentsaren 'habeas corpus'-a onartu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.