Ustelkeriaren aurka egin eta armada indartuko dituela adierazi du Hamid Karzai Afganistango presidenteak karguari zin egin dionean. Datozen bost urteetan, berriro, presidente izango da Karzai. Presidente bozen bigarren itzulirik egin gabe aukeratu zuten Karzai presidente, hil honen hasieran.
Izan ere, presidente izateko beste hautagaiak, Abdula Abdulak bozetarako lehiatik erretiratzea erabaki zuen, haren ustez "hauteskundeek ez diotela lagunduko prozesu demokratikoari". Hauteskundeen lehen itzulian Karzai izan zen garaile %49,67ko babesarekin, baina bozen erdia baino gehiago lortu ez zuenez, bigarren itzulia beharrezkoa zen.
Karzaik ez du baztertu Abdularekin koalizio gobernua osatzea. Horrek batasun itxura emango liokeelako aginteari, eta baita herritarren sostengu handiagoa ere nazioarteko tropen misioari.
Presidente karguari zin egin dion unean izan dira, Hillary Clinton, David Miliband eta Bernard Koucher AEBetako, Erresuma Batuko eta Frantziako Estatu idazkariak, hurrenez hurren.
Afganistan
Hamid Karzaik zin egin dio presidente karguari
Presidente bozen bigarren itzulirik egin gabe aukeratu zuten Karzai presidente, Abdula Abdula beste hautaiak bozetara ez aurkeztea erabaki ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu