mundua

Lisboako Ituna gaur sartuko da indarrean

Testua sinatzeko hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte, besteak beste Txekiako presidentearena.

2009ko abenduaren 1a
17:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batasuneko 27 kideak ados jartzea lortu zuten azaroan eta gaur, oztopo guztiak gaindituta, Lisboako Ituna indarrean sartuko da. Hiru herrialde izan ziren EB berritzeko itunari atxikimendua adierazteko kezka gehien izan zituztenak.

Irlandak erreferendum bidez -bigarren saioan- testua berretsi zuen, eta Poloniako presidenteak ere oniritzia eman zion.Vaclav Klausen Txekiako presidenteak, ordea, "Txekiak estatu subiranoa izateari" utziko ziola argudiatuta sinatzeari uko egiten zion. Azkenean, testuarekin bat ez zetorren arren, sinatu zuen.

Lisboako Itunak Atzerri Politikarako goi ordezkariaren eskumenak indartzen ditu eta zenbait erabaki gehiengo sinplearekin hartu ahal izatea dakar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.