Europako Batasuneko 27 kideak ados jartzea lortu zuten azaroan eta gaur, oztopo guztiak gaindituta, Lisboako Ituna indarrean sartuko da. Hiru herrialde izan ziren EB berritzeko itunari atxikimendua adierazteko kezka gehien izan zituztenak.
Irlandak erreferendum bidez -bigarren saioan- testua berretsi zuen, eta Poloniako presidenteak ere oniritzia eman zion.Vaclav Klausen Txekiako presidenteak, ordea, "Txekiak estatu subiranoa izateari" utziko ziola argudiatuta sinatzeari uko egiten zion. Azkenean, testuarekin bat ez zetorren arren, sinatu zuen.
Lisboako Itunak Atzerri Politikarako goi ordezkariaren eskumenak indartzen ditu eta zenbait erabaki gehiengo sinplearekin hartu ahal izatea dakar.
mundua