Euskal presoak

Etxerat-ek Bilbon larunbaterako deitutako manifestazioa debekatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Efe agentziak eman du berria, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz. Dignidad y Justiciak eskatu zuen ekimena debekatzea. 'Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde' lelopean deitua du manifestazioa.

Berria -

2009ko abenduak 30
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Bilbon larunbat honetarako antolatutako manifestazioa, Efe Espainiako berri agentziak gaur arratsaldeko seiak aldera jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriak aipatu ditu Efek. Dignidad y Justiciak eskatu zuen debekatzea, Askatasuna legez kanpoko erakundea ekimenaren atzean dagoelakoan. =iEuskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde=i lelopean dira manifestazioa egitekoak (Aita Donostia plaza, 17:30). Dagoeneko hainbat eragile politikoren eta zibilen babesa jaso du deiak: ELArena, LABena, Eilasena, Aralarrena, ezker abertzalearena, EArena, hainbat idazlerena, EHUko hainbat langilerena, hainbat bertsolarirena eta medikuntza arloan diharduten bi elkarterena. Legezko elkartea da Etxerat. Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, ordea, iragarria du hura legez kanpo uzteko saioak egingo dituztela, eta egin ditu horretarako lehen pausoak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

«Osasun publikoaren kontrako delitu bat» izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna