Euskal presoak

Etxerat-ek Bilbon larunbaterako deitutako manifestazioa debekatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Efe agentziak eman du berria, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriak aipatuz. Dignidad y Justiciak eskatu zuen ekimena debekatzea. 'Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde' lelopean deitua du manifestazioa.

2009ko abenduaren 30a
19:01
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin du Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Bilbon larunbat honetarako antolatutako manifestazioa, Efe Espainiako berri agentziak gaur arratsaldeko seiak aldera jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriak aipatu ditu Efek.

Dignidad y Justiciak eskatu zuen debekatzea, Askatasuna legez kanpoko erakundea ekimenaren atzean dagoelakoan.

Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde lelopean dira manifestazioa egitekoak (Aita Donostia plaza, 17:30). Dagoeneko hainbat eragile politikoren eta zibilen babesa jaso du deiak: ELArena, LABena, Eilasena, Aralarrena, ezker abertzalearena, EArena, hainbat idazlerena, EHUko hainbat langilerena, hainbat bertsolarirena eta medikuntza arloan diharduten bi elkarterena.

Legezko elkartea da Etxerat. Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, ordea, iragarria du hura legez kanpo uzteko saioak egingo dituztela, eta egin ditu horretarako lehen pausoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.