Ukraina

Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu

Emaitza ofizialen arabera, Viktor Janukovitx oposizioko buruak irabazi ditu igandeko presidentziarako bozak, baina egungo lehen ministroaren arabera, iruzurra izan da.

2010eko otsailaren 9a
16:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Julia Timoxenko Ukrainiako egungo lehen ministroaren blokeak igandeko hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango dituela iragarri du. "Hauteslekuz hautesleku emaitzak inpugnatzeko erabakia hartu zen atzo. Gero, barrutika botoak berriro zenbatzeko eskatzekoa, eta epaitegiek arrazoia ematen badigute emaitza orokorren kontra egingo dugu", jakinarazi du Elena Xestik diputatu eta Timoxenkoren bigarrenak.

Presidentea hautatzeko bigarren itzuliko bozak egin ziren igandean Ukrainan, eta Timoxenko lehen ministroa eta Viktor Janukovitx oposiziok burua neurtu ziren buruz buru. Hauteskunde batzordearen arabera, Janukovitxek irabazi ditu bozak botoen %48,49rekin. Timoxenkok, berriz, %45,92 eskuratu ditu.Nazioarteko begiraleek iruzurra izan dela ukatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.