Julia Timoxenko Ukrainiako egungo lehen ministroaren blokeak igandeko hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango dituela iragarri du. "Hauteslekuz hautesleku emaitzak inpugnatzeko erabakia hartu zen atzo. Gero, barrutika botoak berriro zenbatzeko eskatzekoa, eta epaitegiek arrazoia ematen badigute emaitza orokorren kontra egingo dugu", jakinarazi du Elena Xestik diputatu eta Timoxenkoren bigarrenak.
Presidentea hautatzeko bigarren itzuliko bozak egin ziren igandean Ukrainan, eta Timoxenko lehen ministroa eta Viktor Janukovitx oposiziok burua neurtu ziren buruz buru. Hauteskunde batzordearen arabera, Janukovitxek irabazi ditu bozak botoen %48,49rekin. Timoxenkok, berriz, %45,92 eskuratu ditu.Nazioarteko begiraleek iruzurra izan dela ukatu dute.
Ukraina