politika

Permach, Alvarez eta Aldasoro bermepean libre uztearen alde da Fiskaltza

Batasuneko Mahai Nazionaleko kide bakoitzak 50.000 euro jarri beharko lituzke eta politika egiteko debekua lukete. 2007ko urrian atxilotu zituzten. Neurri bera jarri diete aurreko asteetan ezker abertzaleko beste kide batzuei.

Berria -

2010eko martxoak 22
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Joseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak bermepean libre uztearen alde dagoela jakinarazi du gaur arratsaldean Efe berri agentziak. Kide bakoitzak 50.000 euro jarri beharko lituzke eta, gainera, politika egiteko debekua lukete, baita Espainiako Estatutik ateratzeko debekua ere. Antzeko neurria ezarri diete aurreko asteetan baldintzapean aske geratutako Batasuneko eta ezker abertzaleko beste kide batzuei. Azkena, kasu, =lKarmelo Landari==http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2010-02-09/009/005/Karmelo_Landa_ere_libre_atera_da_50.000_euro_jarrita._Politika_egiten_jarraitzen_badu_espetxera_eramango_duela_iradoki_du_auzitegiak_autoan.htm=l, otsailean. 2007ko urrian atxilotu zituzten Permach, Alvarez eta Aldasoro, eta behin-behineko espetxealdian daude. Permach eta Aldasoro Seguran atzeman zituzten, urriaren 4an, Mahai Nazionalaren aurkako operazioan. Alvarez Donostian atxilotu zuten, urriaren 2an, egun batzuk lehenago hirian bertan euskal presoen aldeko manifestazio batean parte hartzeagatik. Dignidad y Justicia elkartea Fiskaltzaren iritziaren kontra azaldu da, hiru haiek "ihes egiteko arrisku handia" dagoelakoan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen protesta, gaur, Donostiako Amara Berriko lehen arretarako zentroan. ©Gorka Rubio / FOKU

«Sakoneko arazoei heltzeko» eskatu diote sindikatuek Osakidetzari

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Azken urteotako murrizketek «osasun publikoaren ahultze kezkagarria» ekarri dutela salatu dute SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek lehen arretako zentroetan egindako protestetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erantzun diete osasun publikoa «sendotzeko konpromisoa benetakoa eta erabatekoa» dutela.

PCR probak, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gutxitu egin dira egun bakarrean atzemandako kasuak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 793 positibo detektatu dituzte Hegoaldean, aurreko egunean baino 14 gutxiago. Ospitaleratzeek ere behera egin dute: 56 gaixo erietxeratu dituzte azken egunean. Hiru gaixo zendu dira, Nafarroan.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Jaurlaritzak 80 ikasgela itxi ditu egun bakarrean

Uxue Rey Gorraiz

172 ikasgela daude itxita Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Guztira 111 ikastetxetan dute eragina itxiera horiek.

Mekanikari bat lanean, iragan apirileko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Ekonomia %19,5 jaitsi da bigarren hiruhilekoan, aurreikusi baino pixka bat gutxiago

Imanol Magro Eizmendi

Langabezia datuetan ere arindu egin dira uztailean eginiko aurreikuspenak: %17,2 izan zen tasa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna