politika

Permach, Alvarez eta Aldasoro bermepean libre uztearen alde da Fiskaltza

Batasuneko Mahai Nazionaleko kide bakoitzak 50.000 euro jarri beharko lituzke eta politika egiteko debekua lukete. 2007ko urrian atxilotu zituzten. Neurri bera jarri diete aurreko asteetan ezker abertzaleko beste kide batzuei.

2010eko martxoaren 22a
18:52
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Joseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro Batasuneko Mahai Nazionaleko kideak bermepean libre uztearen alde dagoela jakinarazi du gaur arratsaldean Efe berri agentziak. Kide bakoitzak 50.000 euro jarri beharko lituzke eta, gainera, politika egiteko debekua lukete, baita Espainiako Estatutik ateratzeko debekua ere. Antzeko neurria ezarri diete aurreko asteetan baldintzapean aske geratutako Batasuneko eta ezker abertzaleko beste kide batzuei. Azkena, kasu, Karmelo Landari, otsailean.

2007ko urrian atxilotu zituzten Permach, Alvarez eta Aldasoro, eta behin-behineko espetxealdian daude. Permach eta Aldasoro Seguran atzeman zituzten, urriaren 4an, Mahai Nazionalaren aurkako operazioan. Alvarez Donostian atxilotu zuten, urriaren 2an, egun batzuk lehenago hirian bertan euskal presoen aldeko manifestazio batean parte hartzeagatik.

Dignidad y Justicia elkartea Fiskaltzaren iritziaren kontra azaldu da, hiru haiek "ihes egiteko arrisku handia" dagoelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.