Noiz sortua: 2010-04-12 10:17:26

Egunkaria auzia

Martxelo Otamendi: "Zorretan gaude jende askorekin"

ÑEgunkaria’-ko zuzendari ohia pozik agertu da epaiarekin, auzipetuak ez ezik proiektu hura osotasunean absolbitua izan delako. Hala ere, zuhur agertu da auzi ekonomikoak oraindik aurrera jarraitzen duela ohartarazi du. Eskerrak eman dizkie zazpi urteotan ÑEgunkaria’-ri babesa adierazi dieten guztiei.
Martxeloren adierazpenak epaiaren berri jakin bezain laster.

Berria -

2010eko apirilak 12
Pozik agertu da Martxelo Otamendi =iEgunkaria=i-ko zuzendari eta auzipetu ohia epaiaren berri izan eta berehala egin duen adierazpenean. Pozik dagoela azaldu du epaitutako bost lagunak ez ezik, “=iEgunkaria=i-ko langileak, =iEgunkaria=i enpresa bera, =iEgunkaria=i-ren irakurleak, =iEgunkaria=i-ko akziodunak” errugabetu dituelako gaurko epaiak: “Denak geratu gara gaur absolbituta”, azpimarratu du. Baina etorkizunera begira zuhur ere agertu da. Izan ere, Otamendik oroitarazi du oso litekeena dela akusazioek epaiari helegitea ezartzea, eta, ondorioz, auzibideak Espainiako Auzitegi Goreneraino jarraitzea. Horrez gain, =iEgunkaria=i-ren auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen duela azpimarratu du, eta prozesu horretan beste zortzi auzipetu eta zigor eskaera handiak daude. Eskerrak eman dizkie =iEgunkaria=i itxi zutenetik igaro diren zazpi urteetan babesa adierazi dieten guztiei. “Ez ginen honera iritsiko milaka eta milaka euskaldunen eta Euskal Herritik kanpoko hainbatek ere eman diguten laguntza eman ez baligute Zorretan gaude jende askorekin”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna