Egunkaria auzia

Martxelo Otamendi: "Zorretan gaude jende askorekin"

‘Egunkaria’-ko zuzendari ohia pozik agertu da epaiarekin, auzipetuak ez ezik proiektu hura osotasunean absolbitua izan delako. Hala ere, zuhur agertu da auzi ekonomikoak oraindik aurrera jarraitzen duela ohartarazi du. Eskerrak eman dizkie zazpi urteotan ‘Egunkaria’-ri babesa adierazi dieten guztiei.

2010eko apirilaren 12a
10:17
Entzun
Pozik agertu da Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari eta auzipetu ohia epaiaren berri izan eta berehala egin duen adierazpenean. Pozik dagoela azaldu du epaitutako bost lagunak ez ezik, “Egunkaria-ko langileak, Egunkaria enpresa bera, Egunkaria-ren irakurleak, Egunkaria-ko akziodunak” errugabetu dituelako gaurko epaiak: “Denak geratu gara gaur absolbituta”, azpimarratu du.

Baina etorkizunera begira zuhur ere agertu da. Izan ere, Otamendik oroitarazi du oso litekeena dela akusazioek epaiari helegitea ezartzea, eta, ondorioz, auzibideak Espainiako Auzitegi Goreneraino jarraitzea. Horrez gain, Egunkaria-ren auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen duela azpimarratu du, eta prozesu horretan beste zortzi auzipetu eta zigor eskaera handiak daude.

Eskerrak eman dizkie Egunkaria itxi zutenetik igaro diren zazpi urteetan babesa adierazi dieten guztiei. “Ez ginen honera iritsiko milaka eta milaka euskaldunen eta Euskal Herritik kanpoko hainbatek ere eman diguten laguntza eman ez baligute Zorretan gaude jende askorekin”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.