Noiz sortua: 2010-04-12 10:17:03

egunkaria auzia

Esker ona adierazi dute auzipetuek

Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu ziren atzo arratsaldean Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga, absoluzioaren berri izan ostean. Txalo artean hartu zituzten'Egunkaria'-ko langile ohiek.
Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga absoluzioaren berri izan ostean. Txalo artean hartu dituzte 'Egunkaria'-ko langile ohiek.

Berria -

2010eko apirilak 12
Hunkituta eta pozik hartu zituzten atzo arratsaldean Martin Ugalde Kultur Parkean bildutako =iEgunkaria=i-ko langile ohien txaloak bost epaituek, absoluzioren berri izan ondoren elkartu zirenean. Hain zuzen ere, pozik daudela aitortu zuen bosten izenean mintzatu zen Joan Mari Torrealdaik: "Oso pozik gaude, pozarren, akusatuen aulkian eseri ginenok, auzi honetara kateatuta bizi izan diren gure ingurukoak, familiak, euskalgintza osoa, lehenik sobreseimendua eta gero absoluzioa eskatu zuten eragile guztiak". Baina bereziki eskerrak eman nahi izan zituen bosten izenean; zazpi urtean babesa adierazi dieten guztiei "esker ona" agertu nahi izan zien, eta atzokoa horretarako eguna dela nabarmendu zuen. Halaber, epaia "bukaeraren hasieratzat" jo zuen.

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Etxeetara elikagaiak eramateko taldeak antolatu dituzte Milanen. ©Matteo Corner / EFE

Izurriak 823.626 pertsona kutsatu eta 40.598 hil ditu munduan

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna