Hunkituta eta pozik hartu zituzten atzo arratsaldean Martin Ugalde Kultur Parkean bildutako Egunkaria-ko langile ohien txaloak bost epaituek, absoluzioren berri izan ondoren elkartu zirenean. Hain zuzen ere, pozik daudela aitortu zuen bosten izenean mintzatu zen Joan Mari Torrealdaik: "Oso pozik gaude, pozarren, akusatuen aulkian eseri ginenok, auzi honetara kateatuta bizi izan diren gure ingurukoak, familiak, euskalgintza osoa, lehenik sobreseimendua eta gero absoluzioa eskatu zuten eragile guztiak".
Baina bereziki eskerrak eman nahi izan zituen bosten izenean; zazpi urtean babesa adierazi dieten guztiei "esker ona" agertu nahi izan zien, eta atzokoa horretarako eguna dela nabarmendu zuen. Halaber, epaia "bukaeraren hasieratzat" jo zuen.
egunkaria auzia
Esker ona adierazi dute auzipetuek
Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu ziren atzo arratsaldean Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga, absoluzioaren berri izan ostean. Txalo artean hartu zituzten'Egunkaria'-ko langile ohiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu