Albistea entzun

Atxiloketak

Azken atxiloketak salatzeko mobilizazioak debekatu ditu Herrizaingo Sailak

Bilbon eta Ibarran ziren egitekoak ekimenak gaur arratsaldean. Bortz lagun atzeman zituzten Lapurdin atzo, ETArekin zerikusia dutelakoan. Berri agentzien arabera, bihar eramanen dituzte Parisera.

Berria -

2010eko maiatzak 21
Bilbon eta Ibarran (Gipuzkoa) Lapurdiko atzoko atxiloketak salatzeko mobilizazio deialdiak deituta zituzten gaur arratsalderako, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin ditu. Haren ustez, "erakunde terroristako kideei sostengua adieraztea" da ekitaldi horien asmoa. Frantziako Poliziak =lbortz lagun atxilotu zituen Baionan eta Urru˝an atzo==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-05-21/008/007/bost_lagun_atxilotu_dituzte_baionan_eta_urruan_etarekin_lotuta_mikel_karrera_arkaitz_agirregabiria_eta_maite_aranalde_baionan_atxilotu_dituzte_eta_etaren_arlo_militarreko_burutzat_jo_dituzte_eaut_aramendi_eta_laetitia_chevalier_eta_lagundu_dutelakoan_atxiki_dituzte_urruan.htm=l: Mikel Karrera, Arkaitz Agirregabiria eta Maite Aranalde Baionan, eta E˝aut Aramendi eta Laetitia Chevalier Urru˝an. Lehen hirurak ETAren arlo militarreko buruzagitzat jo dituzte Guardia Zibilak eta hedabideek, eta Aramendiri eta Chevalierri erakunde armatuari laguntzea leporatzen diete. Baionako polizia etxean atxikita dituzte bortzak eta, Efe berri agentziaren arabera, bihar Parisera eramanen dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU
Julien Charles izanen da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Julien Charles izanen da Pirinio Atlantikoetako prefet berria

Berria

Eric Spitz ordezkatuko du karguan, Polinesia Frantseseko kolonian izendatu baitute, Frantziako Errepublikaren goi komisario. Charles Saona eta Loirako prefet izan da orain arte.

Unai Hualde erdian eta eurekin Foro Sozialeko ordezkariak: Expe Iriarte, Fernando Armendariz, Agus Hernan, Jose Luis Uriz ©Nafarroako Parlamentua

Estatuaren biktimentzat 2022a «urte garrantzitsua» izaten ari da, Foro Sozialaren arabera

Joxerra Senar

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin bildu dira, eta nabarmendu dute «aurrerapausoak» ematen ari direla biktimak aitortuak izateko bide luzean

Ezkerretik eskuinera, Rodriguez eta Ruiz ©Ahal Dugu.

Garbi├▒e Ruiz eta David Rodriguez, Ahal Dugu-ko Gasteizko eta Arabako zerrendaburu izateko primarioetan

I├▒aut Matauko Rada

Elkarrekin Podemos-IUko Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako gaur egungo bozeramaileak 'Bat Egin Podemos' proiektuaren barruan aurkeztu dira Ahal Dugu alderdiko primarioetara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.