Atxiloketak

Azken atxiloketak salatzeko mobilizazioak debekatu ditu Herrizaingo Sailak

Bilbon eta Ibarran ziren egitekoak ekimenak gaur arratsaldean. Bortz lagun atzeman zituzten Lapurdin atzo, ETArekin zerikusia dutelakoan. Berri agentzien arabera, bihar eramanen dituzte Parisera.

2010eko maiatzaren 21a
19:38
Entzun
Bilbon eta Ibarran (Gipuzkoa) Lapurdiko atzoko atxiloketak salatzeko mobilizazio deialdiak deituta zituzten gaur arratsalderako, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin ditu. Haren ustez, "erakunde terroristako kideei sostengua adieraztea" da ekitaldi horien asmoa.

Frantziako Poliziak bortz lagun atxilotu zituen Baionan eta Urruñan atzo: Mikel Karrera, Arkaitz Agirregabiria eta Maite Aranalde Baionan, eta Eñaut Aramendi eta Laetitia Chevalier Urruñan. Lehen hirurak ETAren arlo militarreko buruzagitzat jo dituzte Guardia Zibilak eta hedabideek, eta Aramendiri eta Chevalierri erakunde armatuari laguntzea leporatzen diete.

Baionako polizia etxean atxikita dituzte bortzak eta, Efe berri agentziaren arabera, bihar Parisera eramanen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.