zinema

'80 egunean' filma nazioarteko bi zinemalditarako hautatu dute

Euskarazko lanak Montrealgoan eta Karlovy Varykoan (Txekia) parte hartuko du.

2010eko ekainaren 4a
17:28
Entzun
80 egunean euskarazko filma A mailako bi zinemalditarako hautatu dute: Montrealgo Nazioarteko Zinemaldirako eta Karlovy Varykorako (Txekiar Errepublika).



Azkenekoan Another View sailerako aukeratu dute Jon GaraƱo eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana. Txekiakoa A klaseko zinemaldirik zaharrenetakoa da, eta uztailaren 2tik 10era izango da.



Montrealgoa abuztuaren 26tik irailaren 6ra izango da, eta 80 egunean filmak Focus on World Cinema atalean hartuko du parte.



Maiatzaren 21an estreinatu zuten lana Euskal Herrian, Madrilen eta Bartzelonan. Arduradunak gustura daude kritikekin eta, haiek esan dutenez, bigarren asteburuko takilak %45 egin gora, eta Donostian Principe eta Antiguo Berri aretoetako film ikusiena bihurtu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.