80 egunean euskarazko filma A mailako bi zinemalditarako hautatu dute: Montrealgo Nazioarteko Zinemaldirako eta Karlovy Varykorako (Txekiar Errepublika).
Azkenekoan Another View sailerako aukeratu dute Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana. Txekiakoa A klaseko zinemaldirik zaharrenetakoa da, eta uztailaren 2tik 10era izango da.
Montrealgoa abuztuaren 26tik irailaren 6ra izango da, eta 80 egunean filmak Focus on World Cinema atalean hartuko du parte.
Maiatzaren 21an estreinatu zuten lana Euskal Herrian, Madrilen eta Bartzelonan. Arduradunak gustura daude kritikekin eta, haiek esan dutenez, bigarren asteburuko takilak %45 egin gora, eta Donostian Principe eta Antiguo Berri aretoetako film ikusiena bihurtu da.
zinema
'80 egunean' filma nazioarteko bi zinemalditarako hautatu dute
Euskarazko lanak Montrealgoan eta Karlovy Varykoan (Txekia) parte hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu