Espainiak ez duela Kosovoren independentzia aitortzen, horixe adierazi du gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak. Balkanak ezin direla Espainiako Estatuarekin alderatu ere esan du. Atzo Kosovoren independentzia aldarrikapenak nazioarteko legedia errespetatzen duela ebatzi zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiak.
De la Vegak nabarmendu du Hagako auzitegiaren ebazpenak ez duela Espainiako Gobernuaren jarrera ezertan aldatuko. Espainiak ez zuen Kosovoren aldarrikapena aitortu bere garaian.
Europako Batasunean bost dira Kosovoren independentzia aitortzen ez duten estatuak. Espainiakoak Nazioarteko Auzitegiko saioetan Serbiaren aldeko tesia defenditu zuen.
mundua