mundua

Kosovoren independentzia aitortzeke jarraitzen du Espainiak

Fernandez de la Vega presidenteordeak adierazi du ezin direla alderatu Balkanak eta Espainiako Estatua. Kosovoren independentzia aldarrikapena legezkoa izan zela ebatzi zuen atzo Nazioarteko Justizia Auzitegiak.

2010eko uztailaren 23a
18:27
Entzun
Espainiak ez duela Kosovoren independentzia aitortzen, horixe adierazi du gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak. Balkanak ezin direla Espainiako Estatuarekin alderatu ere esan du. Atzo Kosovoren independentzia aldarrikapenak nazioarteko legedia errespetatzen duela ebatzi zuen Nazioarteko Justizia Auzitegiak.

De la Vegak nabarmendu du Hagako auzitegiaren ebazpenak ez duela Espainiako Gobernuaren jarrera ezertan aldatuko. Espainiak ez zuen Kosovoren aldarrikapena aitortu bere garaian.

Europako Batasunean bost dira Kosovoren independentzia aitortzen ez duten estatuak. Espainiakoak Nazioarteko Auzitegiko saioetan Serbiaren aldeko tesia defenditu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.