Albistea entzun

Jon anza auzia

Milaka lagunek egin diote omen Jon Anzari, Ziburun

Ezker abertzaleak arratsaldeko 17:00etan hasita egin dio omenaldia. Poliziaren kontrol batek ilara handiak sortu ditu Behobian.

Berria -

2010eko uztailak 24
Ezker abertzaleak deituta, milaka lagun bildu dira Ziburun Jon Anzari omenaldia egiteko. Ekitaldia arratsaldeko bostak aldera hasi da, jendez beterik zegoen frontoian. Askok eta askok, ordea, Espainiako Poliziak jarritako kontrolak pasa behar izan dituzte Ziburura heltzeko. Eguerditik auto ilara handiak zeuden A-68an, Behobian. Frontoiaren inguruan “Herriak ez du barkatuko” leloa zuen banderola handia zegoen eta oholtzan, berriz, "Agur eta ohore, Jon, gudari" izenekoa. Ekitaldia hasteko, Patxi Saiz kantariak abestia eskaini die plazan bildutakoei. Ondoren, Sorozabalen martxaren doinuak entzun ahal izan dira. Aurpegi ezagun asko bertaratu da, gero, oholtzaren albora, omenaldian parte hartzeko. Besteak beste hantxe ziren Itziar Aizpurua, Gabi Mouesca, Arantxa Arruti, Ixabel Etxeberria, Tasio Erkizia, Miren Legorburu eta Doris Benegas. Ondoren, Maite Goienetxek, Nafarroa Beherako Batasunako ordezkariak prentsaurrea eman du ezker abertzalearen izenean.
Ezker abertzaleak hasieratik izan dituen “susmo txarrenak” bide ezberdinetatik “baieztatu” direla adierazi dute: "Jon bahitu, torturatu eta erahil egin dute, diktadura beltzena erakutsiz”. Anzarekin egin zutena “argitu arte” ez dutela “etsiko” oharrarazi du Goienetxek. Atzo, Ziburuko beilatokian ETAko milintanteari eskainitako lehen harrera publikoan Askatasuneko ordezkariek egin zuten bezala, Alliot-Marie eta Rubalcaba Anzari gertatu zaionaren erantzule egin ditu.
Prentsaurrea amaitu du esanez “Jon eta beste gudariei zor diegulako, Euskal Herriaren onarpena lortzea izanen” dela “omenaldirik onena".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...