Jon anza auzia

Milaka lagunek egin diote omen Jon Anzari, Ziburun

Ezker abertzaleak arratsaldeko 17:00etan hasita egin dio omenaldia. Poliziaren kontrol batek ilara handiak sortu ditu Behobian.

2010eko uztailaren 24a
21:04
Entzun
Ezker abertzaleak deituta, milaka lagun bildu dira Ziburun Jon Anzari omenaldia egiteko. Ekitaldia arratsaldeko bostak aldera hasi da, jendez beterik zegoen frontoian. Askok eta askok, ordea, Espainiako Poliziak jarritako kontrolak pasa behar izan dituzte Ziburura heltzeko. Eguerditik auto ilara handiak zeuden A-68an, Behobian.

Frontoiaren inguruan “Herriak ez du barkatuko” leloa zuen banderola handia zegoen eta oholtzan, berriz, "Agur eta ohore, Jon, gudari" izenekoa. Ekitaldia hasteko, Patxi Saiz kantariak abestia eskaini die plazan bildutakoei. Ondoren, Sorozabalen martxaren doinuak entzun ahal izan dira.

Aurpegi ezagun asko bertaratu da, gero, oholtzaren albora, omenaldian parte hartzeko. Besteak beste hantxe ziren Itziar Aizpurua, Gabi Mouesca, Arantxa Arruti, Ixabel Etxeberria, Tasio Erkizia, Miren Legorburu eta Doris Benegas.

Ondoren, Maite Goienetxek, Nafarroa Beherako Batasunako ordezkariak prentsaurrea eman du ezker abertzalearen izenean.
Ezker abertzaleak hasieratik izan dituen “susmo txarrenak” bide ezberdinetatik “baieztatu” direla adierazi dute: "Jon bahitu, torturatu eta erahil egin dute, diktadura beltzena erakutsiz”. Anzarekin egin zutena “argitu arte” ez dutela “etsiko” oharrarazi du Goienetxek. Atzo, Ziburuko beilatokian ETAko milintanteari eskainitako lehen harrera publikoan Askatasuneko ordezkariek egin zuten bezala, Alliot-Marie eta Rubalcaba Anzari gertatu zaionaren erantzule egin ditu.
Prentsaurrea amaitu du esanez “Jon eta beste gudariei zor diegulako, Euskal Herriaren onarpena lortzea izanen” dela “omenaldirik onena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.