Albistea entzun

Martxelo Otamendiri ukatu egin diote AEBetan sartzeko baimena

BERRIAko zuzendariak Boiseko euskal jaira lanera joateko asmoa zuen, baina "soslai berezia" duela erantzunda ukatu egin dio AEBetako Madrilgo enbaxadak baimena.

Berria -

2010eko uztailak 25
Asteartean hasiko da Boisen (Idaho, AEB) aurtengo euskal jaia, hara lanera joateko asmoa zeukan Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak -2000an Boisen izan zen, =iEuskaldunon Egunkaria=i-rako jaialdiaren jarraipena egiten-, baina joan ezinda geratu da, Ameriketako Estatu Batuek ez diotelako baimenik eman. AEBek Madrilen duten enbaxadan eskatu zuen Otamendik kazetari gisa joateko baimena, baina "soslai berezia" duela erantzunda ukatu egin diote, halako kasuak aztertzeko asteak behar dituztela argudiatuta. =iEgunkaria=i-ko itxiera kasuan epaitu egin zuten hura, baina baita absolbitu ere. =iEgunkaria=i-ko zuzendari izan zen Otamendi 1993tik 2003ra arte -Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Guardia Zibilak kazeta itxi zuen arte-. Jaialdira joango direnen artean daude Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Blanca Urgell eta Isabel Zelaa Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza sailburuak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.