Asteartean hasiko da Boisen (Idaho, AEB) aurtengo euskal jaia, hara lanera joateko asmoa zeukan Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak -2000an Boisen izan zen, Euskaldunon Egunkaria-rako jaialdiaren jarraipena egiten-, baina joan ezinda geratu da, Ameriketako Estatu Batuek ez diotelako baimenik eman.
AEBek Madrilen duten enbaxadan eskatu zuen Otamendik kazetari gisa joateko baimena, baina "soslai berezia" duela erantzunda ukatu egin diote, halako kasuak aztertzeko asteak behar dituztela argudiatuta. Egunkaria-ko itxiera kasuan epaitu egin zuten hura, baina baita absolbitu ere. Egunkaria-ko zuzendari izan zen Otamendi 1993tik 2003ra arte -Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Guardia Zibilak kazeta itxi zuen arte-.
Jaialdira joango direnen artean daude Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Blanca Urgell eta Isabel Zelaa Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza sailburuak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea.
Martxelo Otamendiri ukatu egin diote AEBetan sartzeko baimena
BERRIAko zuzendariak Boiseko euskal jaira lanera joateko asmoa zuen, baina "soslai berezia" duela erantzunda ukatu egin dio AEBetako Madrilgo enbaxadak baimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu