Albistea entzun

Politika

Eskuin muturrarekin dute zerikusia Diputazioko plaka ebasteagatik atxilotuek

Ikusi mapa tamaina handiagoan

Comunion Tradicionalista Carlistarekin harremana lukete, eta karlismoari buruzko museoa kudeatzen dute Nafarroan.

Berria -

2010eko abuztuak 11 12:54
Noticias taldeko egunkariek gaur plazaratu dutenez, I˝igo Perez de Rada Cavanilles eta Ana Enriquez de Amilibia dira Gipuzkoako Diputazioaren egoitzatik Espainiak banderaren "inposaketa" salatzen zuen plaka lapurtzegatik atxilotutako bi lagunak. Igande arratsaldean atzeman zituen Donostiako Udaltzaingoak, Diputazioko bideokamerek egiten ari zirena grabatu eta hormatik kendutako xafla eurekin zutela.
Aiputatako komunikabideen arabera, karlismoaren eskuineko adarrarekin dute zerikusia atxilotu biek, zehazki, eskuin muturreko Comunion Tradicionalista Carlistarekin. Hain zuzen ere, reketearen goraipamena egiten duen =lTabarko Museoaren==http://www.requetes.com/tabar.html=l kudeatzaileak dira biak, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jaso izan dituzte horregatik. I˝igo Perez de Rada Jauregizarko markesaren semea da eta Ana Enriquez Villacastel de Carriasko markesaren alaba.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...