Politika

Eskuin muturrarekin dute zerikusia Diputazioko plaka ebasteagatik atxilotuek

[YouTube] http://www.youtube.com/watch?v=cLm4knupxr0 [/YouTube] [GoogleMaps] Sanjuandegi, Azpeitia == Atentatuaren lekua [/GoogleMaps] Comunion Tradicionalista Carlistarekin harremana lukete, eta karlismoari buruzko museoa kudeatzen dute Nafarroan.

2010eko abuztuaren 11
12:54
Entzun
Noticias taldeko egunkariek gaur plazaratu dutenez, Iñigo Perez de Rada Cavanilles eta Ana Enriquez de Amilibia dira Gipuzkoako Diputazioaren egoitzatik Espainiak banderaren "inposaketa" salatzen zuen plaka lapurtzegatik atxilotutako bi lagunak. Igande arratsaldean atzeman zituen Donostiako Udaltzaingoak, Diputazioko bideokamerek egiten ari zirena grabatu eta hormatik kendutako xafla eurekin zutela.

[Vimeo] http://vimeo.com/9856705 [/Vimeo]

Aiputatako komunikabideen arabera, karlismoaren eskuineko adarrarekin dute zerikusia atxilotu biek, zehazki, eskuin muturreko Comunion Tradicionalista Carlistarekin. Hain zuzen ere, reketearen goraipamena egiten duen Tabarko Museoaren kudeatzaileak dira biak, eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak jaso izan dituzte horregatik.

Iñigo Perez de Rada Jauregizarko markesaren semea da eta Ana Enriquez Villacastel de Carriasko markesaren alaba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.