Albistea entzun

komunikabideak

BERRIA.INFOk milioi erdi bisita hilean

Lehen aldiz iritsi da kopuru horretara hil bateko datuak kontuan hartuta. 500.287 bisita eduki ditu azkeneko hilabetean. Astegunetako batez bestea: 18.122.

Berria -

2010eko urriak 6 12:37
Hilabete bateko datuak kontuan hartuta, BERRIA.INFO aurreneko aldiz heldu da 500.000 bisita izatera. Azkeneko hilean lortu du marka, irailak 5-urriak 5 tartean 500.287 bisita izanda, =iwww.google.com/analytics=i-eko datuek erakusten dutenez. Egunero batez beste 16.138 bisita eduki ditu. Astegunetan igo egiten da kopurua, 18.122ra. Asteburuetako batez bestea: 12.400 bisita. BERRIAren webgunearen irakurleek azkeneko hilabetean denera 1.198.597 orri ikusi dituzte, egunero batez beste 2,4 orri ikusiz eta sei minutu eta 55 segundoan egonez. Iazko garai bereko datuak: 347.550 bisita, 783.958 orri, batez beste 2,26 orri eta 2.25 minutu. =bBisiten jatorria azkeneko hilean.=b - Zuzenean BERRIA.INFOn sartuta. %36,09 bisita. - Googletik. %32,52. - BERRIA.INFOko beste ataletatik. %16,56. - Facebook-etik. %2,81. - Besterik. %12,02. 2003ko ekainean sortu zen webgunea. Aste batzuk barru berrikuntza garrantzitsuak egingo ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.