Hilabete bateko datuak kontuan hartuta, BERRIA.INFO aurreneko aldiz heldu da 500.000 bisita izatera. Azkeneko hilean lortu du marka, irailak 5-urriak 5 tartean 500.287 bisita izanda, www.google.com/analytics-eko datuek erakusten dutenez.
Egunero batez beste 16.138 bisita eduki ditu. Astegunetan igo egiten da kopurua, 18.122ra. Asteburuetako batez bestea: 12.400 bisita.
BERRIAren webgunearen irakurleek azkeneko hilabetean denera 1.198.597 orri ikusi dituzte, egunero batez beste 2,4 orri ikusiz eta sei minutu eta 55 segundoan egonez.
Iazko garai bereko datuak: 347.550 bisita, 783.958 orri, batez beste 2,26 orri eta 2.25 minutu.
Bisiten jatorria azkeneko hilean.
- Zuzenean BERRIA.INFOn sartuta. %36,09 bisita.
- Googletik. %32,52.
- BERRIA.INFOko beste ataletatik. %16,56.
- Facebook-etik. %2,81.
- Besterik. %12,02.
2003ko ekainean sortu zen webgunea. Aste batzuk barru berrikuntza garrantzitsuak egingo ditu.
komunikabideak