atxiloketa

Uberka Bravo atxilotu dute Hendaian, Askapenaren aurkako operazioarekin lotuta

Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, "Segiko kanpo harremanetarako arduradun gisa, nazioarteko taldeko kidea da" hura. Walter Wendelin, Haritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañez kartzelan dauzkate irailaren 30etik, "ETAren nazioarteko frontea" osatzen dutelakoan.

2010eko urriaren 12a
21:16
Entzun
Frantziako Poliziak Uberka Bravo Corral (Irun, 27 urte) atxilotu du gaur Hendaian, Askapenaren aurkako operazioarekin lotuta. Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak irailaren 30ean eskatu zuen hura atzemateko, "Segiko kanpo harremanetarako arduradun gisa, nazioarteko taldeko kidea" dela jota.

Irailaren 28an egin zuten Askapenaren kontrako polizia operazioa, erakunde hura "ETAren nazioarteko frontea" delakoan, eta zazpi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Bost kide espetxera bidali zituen Ruz epaileak bi egun beranduago: Walter Wendelin, Haritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañez. Ruben Sanchezi hamar mila euroko bermea jarri zion eta Itsaso Lekuonari bost mila eurokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.