Albistea entzun

emakumeen kontrako indarkeria

Nagore Laffage zenaren ama pozik auziarekin dokumentala egin dutelako

 

Berria -

2010eko urriak 28
Nagore Laffage gaztearen hilketa gaitzat hartuta Helena Taberna nafar zuzendariak =iNagore=i dokumentala egin izana oso gustura hartu du neska haren amak, Asun Casasolak. "Izan ere, ni beti borrokatu izan naiz gure alaba Jose Diego Yllanesek hil zuela jakiteko". =iNagore=i gaur estreinatu dute Seminci jaialdian, Valladoliden (Espainia), eta azaroaren 12an helduko da zinema aretoetara. "Helenak dokumentala egingo zuela esan zidanean, harrigarria iruditu zitzaidan, baina zoragarria ere bai, gertatu zena dokumentu batean geratuko delako", adierazi du gaur Casasolak. Neskaren amak azalpenak eman ditu dokumentalean, eta hori "oso gogorra" egin zaiola aitortu du. =bAuziko epaia berrikusiko du Auzitegi Gorenak=b 2008ko uztailaren 7an hil zuen Yllanesek Laffage, Iruńean. Orondritzen (Nafarroa) ezkutatu zuen gorpua, baina egun berean aurkitu zuen Poliziak, herriko batek emandako abisuari esker. Homizidioa egotzi zion Yllanesi Nafarroako Auzitegi Nagusiko zinpekoen epaimahaiak, ez hilketa, eta hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion. Espainiako Auzitegi Gorenak kasua berraztertzea erabaki du, Laffage sendiaren helegitea onartuta. Bost epailek hartuko dute behin betiko erabakia, eta azaroaren 25ean emango dute epaia -Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean-.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.