emakumeen kontrako indarkeria

Nagore Laffage zenaren ama pozik auziarekin dokumentala egin dutelako

2010eko urriaren 28a
19:03
Entzun
Nagore Laffage gaztearen hilketa gaitzat hartuta Helena Taberna nafar zuzendariak Nagore dokumentala egin izana oso gustura hartu du neska haren amak, Asun Casasolak. "Izan ere, ni beti borrokatu izan naiz gure alaba Jose Diego Yllanesek hil zuela jakiteko".

Nagore gaur estreinatu dute Seminci jaialdian, Valladoliden (Espainia), eta azaroaren 12an helduko da zinema aretoetara.

"Helenak dokumentala egingo zuela esan zidanean, harrigarria iruditu zitzaidan, baina zoragarria ere bai, gertatu zena dokumentu batean geratuko delako", adierazi du gaur Casasolak.

Neskaren amak azalpenak eman ditu dokumentalean, eta hori "oso gogorra" egin zaiola aitortu du.

Auziko epaia berrikusiko du Auzitegi Gorenak

2008ko uztailaren 7an hil zuen Yllanesek Laffage, Iruñean. Orondritzen (Nafarroa) ezkutatu zuen gorpua, baina egun berean aurkitu zuen Poliziak, herriko batek emandako abisuari esker. Homizidioa egotzi zion Yllanesi Nafarroako Auzitegi Nagusiko zinpekoen epaimahaiak, ez hilketa, eta hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion. Espainiako Auzitegi Gorenak kasua berraztertzea erabaki du, Laffage sendiaren helegitea onartuta.

Bost epailek hartuko dute behin betiko erabakia, eta azaroaren 25ean emango dute epaia -Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.