Noiz sortua: 2010-11-01 14:57:52

brasil

Dilma Rousseff da Brasilgo presidente berria

Lularen alderdikideak botoen %56 lortu ditu bigarren itzulian. Urtarrilaren 1ean hartuko du kargua. Emakumeen eta askatasunaren alde egiteaz gain, txirotasunaren aurka ariko dela hitz eman du. Jose Serrak %44ko babesa bildu du.
Dilma Rousseff, botoa ematera zihoazean.
Dilma Rousseff, botoa ematera zihoazean.

Berria -

2010eko azaroak 1
Ez da ezusterik izan, eta Dilma Rousseff PT Langileen Alderdiko hautagaia aukeratu dute brasildarrek gobernuko presidente. Luiz Inacio da Silva =iLula=i alderdikidearen lekukoa hartuko du, beraz, hark; urtarrilaren 1ean, hain zuzen. Brasilgo lehen emakume presidentea izango da; "gure herrian demokrazia aurreraka doan seinale da hori", esan du Rousseffek. Lularen politika bera jarraituko duela adierazi du. Bart jakin dira bigarren itzuliko emaitzak: Rousseffek botoen %56 lortu ditu. Beste hautagaiak, Jose Serra PSDBko sozialdemokratak, %44, hark baino hamar milioi boto gutxiago. Aurreneko itzulian -urriaren 3an-, gertu geratu zen PTko burua gehiengo osotik: %46,9. Serrak %32,6 erdietsi zuen orduan, eta hirugarren Marina Silva PV Alderdi Berdeko presidentegaia gelditu zen, %19,5ekin. Lulak gogoratu du bera ere gobernuburu bigarren itzulian aukeratu izan zutela bi hauteskundeetan. Emakumeen eta askatasunaren alde egiteaz gain, txirotasunaren aurka ariko dela hitz eman du presidente berriak. "Brasilek sortzeko daukan ahalmena sinestezina da. Horregatik, pobrezia bukatzeko ahalegina egingo dut". Arlo ekonomikoan "politika propioen" aldekoa dela adierazi du, "gero eta garrantzitsuagoa delako hori". =bEkologisten botoa=b Silva ekologista, Lularen Ingurumen ministro izan zen 2008 arte, baina dimisioa eman zuen, Brasilgo presidenteak Amazonian bideratu dituen industria eta energia proiektuen ondorioz. Dena dela, aitortu izan du gertuago dagoela Rousseffengandik, Serrarengandik baino. Ekologisten botoak jaso bide ditu PTko hautagaiak. Dena dela, kanpainako azkeneko egunetan bera ere saiatu da Brasilgo presidentetza ziurtatzen, abortuarekiko irizpidea aldatuta. Brasildarren %60 katolikoak dira eta %30 ebanjelikoak; hori dela-eta Rousseffek bigarren itzulian atzera egin du kanpainaren hasierako asmoetan. Lehen egunetan osasun publikoa hobetzeko abortua legalizatu beharraz aritu zen baina, Benedikto XVI.aren adierazpenen ondoren, abortatzeko eskubideari uko egin dio. Porrot honen ondorioz ikusteko dago Serrak politika utzi egingo duen edo ez. 2002an Lulak lehia irabazi zion hari eta, gaur berriro galduta, 40 urteko politika jarduera azkenera iritsi dela esaten dute adituek. Lulak zer egingo duen ere ikusi egin behar. Brasilgo Konstituzioaren aginduz orain ezin izan du hirugarren aldiz aurkeztu presidentetzarako. 2014an, ordea, aukera izango du. Biztanleri -193 milioi lagun- eta hedadura aldetik munduko bosgarren herrialderik handiena da Brasik. Ekonomian, zortzigarrena.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Mugak irekitzeko eskariak ugaritu egin dira

Berria

Edouard Philippek aipatu du mugako kontrolak kentzeko aukera. Ekainaren 15etik aitzinera izanen litzateke. Iñigo Urkulluk eta Alain Roussetek eskari horixe egin dute; Urkullu Espainiako presidenteari zuzendu zaio, eta Rousset, Frantziakoari, gutun bidez. «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna errazteko» eskatu diete. Nafarroako Gobernuak ere bat egin du eskari horrekin.

Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugako saltokiak. Muga ekainaren 15ean zabaltzea «litekeena» dela esan du Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak. ©Jon Urbe / Foku

Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartuko da ekainaren 2tik aitzina

Oihana Teyseyre Koskarat

Ostatuak zabalduko dituzte, baina neurri zorrotzak errespetatzeko baldintzarekin. Hirugarren fasea ekainaren 22an hastea espero dute.

Irun eta Hendaia arteko muga, apirila erdian ©Guillaume Fauveau

«Mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko» eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Berria

Gutun bat bidali dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari, «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko». Gutun beraren kopia helarazi dio Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak Edouard Philippe Frantziako Gobernuko lehen ministroari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna