Albistea entzun

Surfa

Andy Irons surflaria hil da

Dengeak jota hil da, hotel batean zela. Eltxo mota batek kutsatzen duen gaixotasuna da. 32 urte zituen. 2002an Mundakako proba irabazi zuen.
Andy Irons zena.
Andy Irons zena.

Berria -

2010eko azaroak 3 15:11
Andy Irons surflari estatubatuarra hil da bart, dengeak jota, Dallasko (AEB) Gran Hyatt hotelean. 32 urte zeuzkan. Aedes aegypti eltxoak kutsatzen duen gaixotasun birala da dengea. Eltxo hori ur geldietan egoten da. Berri agentzien arabera, litekeena da Irons Puerto Ricon gaixotu izana, Rip Curl Pro Search txapelketan parte hartu behar zuenean. Azkeneko orduan Ironsek uko egin zion parte hartzeari, gaixorik zegoelako. Ironsek hiru aldiz irabazi du Munduko Txapelketa: 2002an, 2003an eta 2004an. 2002an Mundakako proba irabazi zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

<b>Alaveseko kapitain Victor Laguardia, eskuak buruan, taldeak gola jaso eta gero.</b> ©ALEJANDRO GARCIA / EFE

Saririk gabeko hobekuntza

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek punturik batu gabe jarraitzen du, Espanyolen zelaian galdu ostean. Aurreko lehietan baino duinago aritu da, baina garesti ordaindu du Duartek eginiko penalti garbia

Realeko futbol zuzendaria, hedabideen aurrean azalpenak ematen, Irailaren hasieran. ©z
 ©IDOIA ZABALETA / @FOKU

«Kosta egin zait onartzea amets handi bat utzi dudala bete gabe»

Julen Etxeberria

Buruz buruko finala jokatu edo ez ibili zen Iñaki Artola, eta, azkenean, hiru hilabete eta erdi pasatxo behar izan ditu berriz jokatzeko. «Oraingo ikuspegiarekin, garbi dugu ez genuela ikusi nahi izan zer-nolako lesioa zen», dio. «Gutxienez %90ean» ekin nahi dio lau eta erdikoari.
Athleticeko jokalariak, burumakur, Rayok 1-2koa sartu berritan. ©Aritz Loiola / Foku

Zuri-gorriek azken unean galdu dute Rayoren aurka

Julen Etxeberria

Falcaok 96. minutuan sartutako gol batek eman dio garaipena Andoni Iraolak entrenatutako taldeari San Mamesen. Athletic eskas aritu da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna