Andy Irons surflari estatubatuarra hil da bart, dengeak jota, Dallasko (AEB) Gran Hyatt hotelean. 32 urte zeuzkan.
Aedes aegypti eltxoak kutsatzen duen gaixotasun birala da dengea. Eltxo hori ur geldietan egoten da. Berri agentzien arabera, litekeena da Irons Puerto Ricon gaixotu izana, Rip Curl Pro Search txapelketan parte hartu behar zuenean. Azkeneko orduan Ironsek uko egin zion parte hartzeari, gaixorik zegoelako.
Ironsek hiru aldiz irabazi du Munduko Txapelketa: 2002an, 2003an eta 2004an.
2002an Mundakako proba irabazi zuen.
Surfa