Goihenetxeren heriotza

Goihenetxe eta Pargaderen gorpuak berreskuratu dituzte, 10 bat orduko lan gogorra eta gero

Manex Goihenetxe historialariaren eta Marie Pargaderen gorpuak berreskuratzeko lanak zailak izan dira, eguraldi txarra dela-eta. Helikopteroak ezin izan du gorpuak zeuden lekura joan eguraldiagatik, eta oinez joan behar izan dute. Paueko suhiltzaileek 10 ordu inguru behar izan dituzte oinez gorpuak berreskuratzeko. 'Euskal Herriko Historia'-ren bosgarren alea amaitzen ari zen Goihenetxe, eta Elkarlanean argitaletxeak lana amaitu eta argitaratu egingo duela iragarri du.

2004ko maiatzaren 4a
17:42
Entzun
Atzo saiatu ziren lehen aldiz Goihenetxe eta Pargaderen hilotzak erreskatatzen, helikopteroz. Ezin izan zuten lortu, ordea, eguraldi txarragatik. Gaurko utzi zuten berreskuratze lan hori, baina, gaur ere ezin izan dute helikopteroz abiatu, eguraldiagatik, gorpuak non dauden jakin arren. Oinez ekin diote bideari, eta 10 bat ordu behar izan dituzte berreskuratze lanetan.

Olorongo erietxera eraman dituzte bi gorpuak, eta familiak han dira, gorpuak identifikatzen.

Antza denez, 2.000 metrotan eskalatzen ari zirela erorikoa izan zuten biek, eta 1.700 metroko altueran gelditu ziren, hilotz. Ez dago argi jakiterik elur jauziak edo zerk eragin duen erorikoa.

Bosgarren alea argitaratuko diote

Manex Goihenetxe 'Euskal Herriko Historia'-ren bosgarren alea prestatzen ari zen —lehen lauak argitaratuta daude—. Elkarlanean argitaletxeak bosgarren ale hori osatu eta argitaratzeko asmoa agertu du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.