Albistea entzun

katalunia

Hasi da mugitzen Kataluniako independentismoa

Solidaritatek 2011ko hauteskundeetan Bartzelonako Udalerako ERCri eta CUPri "koalizio handia" osatzeko proposamena egin die, elkarrekin aurkeztuta emaitza hobeak lor ditzaketela iritzita.

Berria -

2010eko abenduak 6
Katalunian mugimendu independentistak bozetan gizartean baino indar txikiagoa dauka; besteak beste, eragile politikoak sakabanatuta daudelako, eta horrek azaroaren 28an Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eragina izan zuen. Datu batzuk: 2006n bozetan independentismoak 21 diputatu eskuratu zituen (ERCk), aurten 14 (ERCk 10, Solidaritatek lau); ERCk duela lau urte 416.355 boto bildu zituen, aurten ERC beraren (218.000), Solidaritaten (102.000) eta Reagrupamenten (40.000) artean 360.000. 2011ko maiatzaren 22an izango dira hurrengo hauteskundeak: udaletakoak. Hitzordu horretan CUP independentista ere izango da, eta gaur Solidaritat Catalana per la Independenciak ordurako ERCri eta CUPri berari Bartzelonako Udalerako "koalizio handia" osatzeko proposamena egin die. Uriel Bertran Solidaritateko legebiltzarkideak adierazi du euren eskaintza oraingoz hori dela, eremu horretara mugatua. "Izan ere, gure alderdia duela lau hilabete sortu zen eta oraindik ez gaude Katalunian hedatuta". Udaletan sartzeko gutxienez botoen %5 lortu behar dira; Kataluniako Legebiltzarrean sartzeko, berriz, %3. Solidaritatek azaroaren 28an %3,28ko babesa jaso zuen orotara, eta Bartzelona hirian %2,89koa. "Independentistok elkarrekin aurkeztuta emaitza hobeak lor ditzakegu aparte joanda baino, eta hori pisuzko arrazoia da". Joan Puigcercos ERCko lehendakariaren arabera, bere alderdiak "bide orri berri bat" lantzen hasi beharra du, beste independentista batzuei irekiz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eric Ciotti, Valerie Pecresse eta LRko presidente Christian Jacob, hurrenez hurren. ©CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Valerie Pecresse aukeratu dute LRko presidentegai izateko

Arantxa ElizegiEgilegor

Emakumezko presidentegai bat izango du lehen aldiz eskuin tradizionalak. Militanteen botoen %61 eskuratu ditu Ile-de-France eskualdeko hautagaiak primarioetako bigarren itzulian

Auzi-mediku talde bat Irak iparraldeko Baduxko espetxearen ondoan, bertan topatu zuten hobi komuna azertzen, joan den ekainean. ©AMMAR SALIH / EFE

NBEk «inflexio puntu bat» iragarri du Estatu Islamikoa nazioartean epaitzeko

Gorka Berasategi Otamendi

Unitad ikerketa taldeak adierazi duenez, nahikoa zantzu bildu du frogatzeko fundamentalistek gerra krimenak eta gizateriaren kontrakoak egin zituztela

 ©ALBERTO VALDS / EFE

Txileko ofizialismoak jakinarazi du Kasten alde egingo duela 19ko bozetan

Igor Susaeta

Sichelen esanetan, «ezkerreko populismoa garaitzeko» erabiliko du bere botoa. Bi presidentegaiak publikoki hitz egitekoak dira Parisirekin

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.