katalunia

Hasi da mugitzen Kataluniako independentismoa

Solidaritatek 2011ko hauteskundeetan Bartzelonako Udalerako ERCri eta CUPri "koalizio handia" osatzeko proposamena egin die, elkarrekin aurkeztuta emaitza hobeak lor ditzaketela iritzita.

2010eko abenduaren 6a
14:35
Entzun
Katalunian mugimendu independentistak bozetan gizartean baino indar txikiagoa dauka; besteak beste, eragile politikoak sakabanatuta daudelako, eta horrek azaroaren 28an Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan eragina izan zuen. Datu batzuk: 2006n bozetan independentismoak 21 diputatu eskuratu zituen (ERCk), aurten 14 (ERCk 10, Solidaritatek lau); ERCk duela lau urte 416.355 boto bildu zituen, aurten ERC beraren (218.000), Solidaritaten (102.000) eta Reagrupamenten (40.000) artean 360.000.

2011ko maiatzaren 22an izango dira hurrengo hauteskundeak: udaletakoak. Hitzordu horretan CUP independentista ere izango da, eta gaur Solidaritat Catalana per la Independenciak ordurako ERCri eta CUPri berari Bartzelonako Udalerako "koalizio handia" osatzeko proposamena egin die.

Uriel Bertran Solidaritateko legebiltzarkideak adierazi du euren eskaintza oraingoz hori dela, eremu horretara mugatua. "Izan ere, gure alderdia duela lau hilabete sortu zen eta oraindik ez gaude Katalunian hedatuta".

Udaletan sartzeko gutxienez botoen %5 lortu behar dira; Kataluniako Legebiltzarrean sartzeko, berriz, %3. Solidaritatek azaroaren 28an %3,28ko babesa jaso zuen orotara, eta Bartzelona hirian %2,89koa. "Independentistok elkarrekin aurkeztuta emaitza hobeak lor ditzakegu aparte joanda baino, eta hori pisuzko arrazoia da".

Joan Puigcercos ERCko lehendakariaren arabera, bere alderdiak "bide orri berri bat" lantzen hasi beharra du, beste independentista batzuei irekiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.