Albistea entzun

Kultura

Cristina Enea Fundazioak barkamena eskatu du Amenabarren filmarekin egindako txantxagatik

Gaur Inozente Eguna dela-eta zinema zuzendari espainiarrak Donostiako Mandasko dukearen bizitza izango zuela hurrengo lanerako ardatz zabaldu zuen atzo, eta komunikabide askok sinetsi eta zabaldu dute.

Berria -

2010eko abenduak 28 12:16
Inozentadaren inguruan sortu den "zalaparta" ikusita Donostiako Cristina Enea Fundazioak barkamena eskatu du Alejandro Amenabarren hurrengo filma oinarri hartuta egindako txantxagatik. Izan ere, komunikabide asko izan dira -BERRIA tartean- erakunde horrek atzo zabaldutako prentsa oharra egiazkotzat jo eta zinemagile espainiarrak hurrengo filma Mandasko dukeari buruz egingo duela zabaldu dutenak. Cristina Enea Fundazioko arduradunek gaur azaldu dutenez, "eskuetatik ihes" egin die hasierako asmoak, eta "broma urrutiegi" joan zaie. Hasierako asmoa, txantxarako albistea beren webgunean gaur, Inozente Egunean, jartzea ei zen, baina, azkenean, atzo zabaldu zuen fundazioak gezurrezko asmoaren berri ematen zuen prentsa oharra. Albistea abenduaren 27a jaso zutenez, egiazkotzat jo zuten komunikabide gehienek. Ustezko egitasmoari buruzko zehaztasunak ere eman zituen Cristina Fundazioak, hala nola, Barbara Goenaga eta Javier Bardem aktore ezagunek jokatuko zituztela rol nagusiak. Amenabarri eta aktore biei ere barkamenak eskatu dizkie erakundeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ana Laura Alaezen bideo pieza. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Igarotzea, Ana Laura Alaezen pieza berriaren ardatz

Amaia Igartua Aristondo

‘Queer eramaileak: doblea eta errepikapena’ ondu du artista bilbotarrak, Multibertso bekari esker. Bilboko Arte Ederren Museoan ikusi ahal izango da irailaren 5era bitartean.

Oihana Iguaran bertsolaria, atzo eguerdian, Donostiako Miramar jauregiko balkoi batean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kultur sortzailea izan ezik

Gorka Arrese

Pandemia garaian antzerkian, musikan, artean eta bertsotan jasandako kontuez jardun dute EHUko uda ikastaroetan. Fuchs, Furyak, Gantzarain, Iguaran eta Astiz mintzatu dira

Rebordinos, Ugalde eta Millar, zinemaldiaren aurtengo edizioko kartel ofizialarekin. ©Maialen Andres / Foku

Donostiako Zinemaldiak ez du sexuaren araberako bereizketarik egingo interpretazio sarietan

Andoni Imaz

Aurtengo jaialditik aurrera ez ditu emakumezko eta gizonezko aktore onenentzako Zilarreko Maskorrak emango, eta, horien ordez, interpretazio nagusirik onena eta taldeko interpretaziorik onena sarituko ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna