Inozentadaren inguruan sortu den "zalaparta" ikusita Donostiako Cristina Enea Fundazioak barkamena eskatu du Alejandro Amenabarren hurrengo filma oinarri hartuta egindako txantxagatik. Izan ere, komunikabide asko izan dira -BERRIA tartean- erakunde horrek atzo zabaldutako prentsa oharra egiazkotzat jo eta zinemagile espainiarrak hurrengo filma Mandasko dukeari buruz egingo duela zabaldu dutenak.
Cristina Enea Fundazioko arduradunek gaur azaldu dutenez, "eskuetatik ihes" egin die hasierako asmoak, eta "broma urrutiegi" joan zaie. Hasierako asmoa, txantxarako albistea beren webgunean gaur, Inozente Egunean, jartzea ei zen, baina, azkenean, atzo zabaldu zuen fundazioak gezurrezko asmoaren berri ematen zuen prentsa oharra. Albistea abenduaren 27a jaso zutenez, egiazkotzat jo zuten komunikabide gehienek.
Ustezko egitasmoari buruzko zehaztasunak ere eman zituen Cristina Fundazioak, hala nola, Barbara Goenaga eta Javier Bardem aktore ezagunek jokatuko zituztela rol nagusiak. Amenabarri eta aktore biei ere barkamenak eskatu dizkie erakundeak.
Kultura
Cristina Enea Fundazioak barkamena eskatu du Amenabarren filmarekin egindako txantxagatik
Gaur Inozente Eguna dela-eta zinema zuzendari espainiarrak Donostiako Mandasko dukearen bizitza izango zuela hurrengo lanerako ardatz zabaldu zuen atzo, eta komunikabide askok sinetsi eta zabaldu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu