Albistea entzun

Egunkaria auzia

"Auzia ez da oraindik amaitu"

Eduki ekonomikoko sumarioak aurrera jarraitzen duela gogoratu dute auzipetuek. 2003ko urrian izan zen operazioa. Sumario nagusian baino zigor eskari handiagoak daude.
Igandean zortzi urte bete ziren Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nagusiak absolbitu egin bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du. Prentsaurrekoa eman dute gaur auzipetuek Andoainen. Berria Telebistak zuzenean eman du.

Berria -

2011ko otsailak 22
Igandean zortzi urte bete ziren Guardia Zibilak =iEuskaldunon Egunkaria=i itxi zuenetik. Sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du -zortzi auzipetu daude-. "Ez da oraindik auzia amaitu. Ez, uste gehienen aurka ziurrenik, oraindik bukatu gabe dago", esan dute gaur atal ekonomikoko auzipetuek, Andoainen: Joan Mari Torrealdai, I˝aki Uria, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Bego˝a Zubelzu eta Fernando Furundarenak. Txema Auzmendi da beste auzipetua, baina Kuban dago, eta ez du gaur agerraldian egoterik izan. Zortzi lagun daude auzipetuta =iEgunkaria=i-ren auzi ekonomikoan. Zerga iruzurra egitea, diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzen iruzurra egitea egozten diete, eta 13 urtetik 26 urtera bitarteko kartzela zigorra eta isun ekonomiko handiak eskatzen ditu haientzat Dignidad y Justicia herri akusazioak. 2003ko urrian izan zen atal horri buruzko operazioa. "Atal politikoa bukatu zela esan dugu. Bai, horrela da. Ondo bukatu ere. Garaipena izan zen. Hala esan genuen bere egunean. Hala ospatu genuen. Auziaren oraingo atala errazagoa dugula pentsatu nahi dugu, aurrekoaren bukaera kontuan hartuta. Gaia, gainera, Donostiako epaitegi arruntean dago, ez Auzitegi Nazionalean. Jakitun gara horretaz. Pozik gaude, nola ez", adierazi dute auzipetuek, "baina bertan daude zigor eskaririk gogorrenak. Ez ahaztu".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.