Egunkaria auzia

"Auzia ez da oraindik amaitu"

Eduki ekonomikoko sumarioak aurrera jarraitzen duela gogoratu dute auzipetuek. 2003ko urrian izan zen operazioa. Sumario nagusian baino zigor eskari handiagoak daude.

2011ko otsailaren 22a
23:58
Entzun
Igandean zortzi urte bete ziren Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenetik. Sumario nagusian auzipetuta zeudenak iaz Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin bazituen ere, auzi ekonomikoak aurrera jarraitzen du -zortzi auzipetu daude-. "Ez da oraindik auzia amaitu. Ez, uste gehienen aurka ziurrenik, oraindik bukatu gabe dago", esan dute gaur atal ekonomikoko auzipetuek, Andoainen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarenak. Txema Auzmendi da beste auzipetua, baina Kuban dago, eta ez du gaur agerraldian egoterik izan.

Zortzi lagun daude auzipetuta Egunkaria-ren auzi ekonomikoan. Zerga iruzurra egitea, diru kontuak faltsutzea eta diru laguntzen iruzurra egitea egozten diete, eta 13 urtetik 26 urtera bitarteko kartzela zigorra eta isun ekonomiko handiak eskatzen ditu haientzat Dignidad y Justicia herri akusazioak. 2003ko urrian izan zen atal horri buruzko operazioa.

"Atal politikoa bukatu zela esan dugu. Bai, horrela da. Ondo bukatu ere. Garaipena izan zen. Hala esan genuen bere egunean. Hala ospatu genuen. Auziaren oraingo atala errazagoa dugula pentsatu nahi dugu, aurrekoaren bukaera kontuan hartuta. Gaia, gainera, Donostiako epaitegi arruntean dago, ez Auzitegi Nazionalean. Jakitun gara horretaz. Pozik gaude, nola ez", adierazi dute auzipetuek, "baina

bertan daude zigor eskaririk gogorrenak. Ez ahaztu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.