Albistea entzun

politika

Estrasburgok Espainia zigortu du, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik

Ezker abertzaleko kideari urtebeteko kartzela zigorra jarri zion Auzitegi Gorenak, hark Espainiako erregea "torturatzaileen burua" dela esateagatik. 20.000 euroko isuna ipini dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatuari.

Berria -

2011ko martxoak 15

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 20.000 euroko isuna jarri dio Espainiako Estatuari, hark Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen adierazpen askatasuna urratu zuela egotzita. Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak kazeta ixteko operazioan Guardia Zibilak torturatu egin zuela salatu ondoren, Otegik 2003an esan zuen Espainiako erregea "torturatzaileen burua" dela, eta Auzitegi Gorenak 2005ean urtebeteko espetxe zigorra ipini zion hari
—aurretik EAEko Auzitegi Nagusiak errugabetzat jo zuen Otegi—. Konstituzionalak ez zuen onartu zigortuaren babes helegitea.

Defentsak Europara jo zuen, eta hark 2008an onartu zuen helegitea tramiterako; Estrasburgoko auzitegiak Otegiri eman dio arrazoia orain.

Espainiako Estatuak auzibidearen hiru mila euroko kostua ere ordaindu beharko du.

Otegiren adierazpen haien ondoren egin zuen salaketa Fiskaltzak, "erregeari irain larriak" egin zizkiolakoan, eta horixe leporatu zion Gorenak ezker abertzaleko kideari.

Ezker abertzaleak azpimarratu du Espainiako Estatua zigortuz Europak bi epai atera dituela astebetean. "Berresten da estatuak ez dituela betetzen balio demokratikoak".

2009ko urritik behin-behinean preso daukate Otegi —Logroñoko kartzelan dago orain, Espainian—, Batasuna legez kanpoko alderdia berriro osatu nahi izana egotzita. 

 


 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...