politika

Udalbiltzaren aldeko pankarta bat ez kentzeagatik, espedientea

Zazpi langileren aurkako neurria hartu du Lekeitioko Udalak.

2011ko martxoaren 16a
18:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Lekeitioko Udalak espedientea ireki die bertako zazpi udal langileri, Udalbiltzaren aldeko pankarta bat kendu ez izanagatik, LAB sindikatuak gaur arratsaldean esan duenez. LABek Jose Maria Cazalis alkatearen (EAJ) jarrera salatu du, "gogokoak ez dituen mezu politikoekiko 'tolerantzia zero' ezartzen duelako". 

Udalbiltza auzia, justizia = absoluzioa leloa zeukan pankartak eta kultur etxean zegoen zintzilikatuta. LABek dio beharginek ez zutela hura erretiratzeko agindurik.

Espainiako Auzitegi Nazionalak joan den urtarrilaren 20an eman zuen Udalbiltza auzikoepaia: absoluzioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.